jueves, 15 de marzo de 2012


Cristiano Ronaldo dos Santos Aveiro, (Funchal, Portugal, 1985eko otsailaren 5a - )futbol jokalari portugaldarra da, aurrelari postuan aritzen dena. Portugalgo futbol selekzio nazionalarekin internazionala da. 2008an Urrezko Bota saria irabazi zuen denboraldi horretan Europako futbol ligen artean gol gehien sartu zituen jokalaria izateagatik. 2008an ere Urrezko Baloia saria irabazi zuen.
2009ko ekainaren 11n Manchester United futbol taldeak Real Madrilen 80 milioiliberako (94 milioi euro) eskaintza errekorra onartu zuen Cristiano Ronaldoren etorkizuna negoziatzeko.


Luis Miguel Arconada Etxarri edo Luis Migel Arkonada Etxarri (Donostia, 1954koekainaren 26a - ) Errealaren lehen taldeko atezaina izan zen 1974 eta 1989 urte bitartean.
Munduko atezainik onenetakoa izan arren, Errealarekiko fideltasuna erakutsi zuen, bere karrera osoa talde honetan eman zuelarik. Honetaz gain, 68 partidu jokatu zituenEspainiako selekzioarekin. Bai zelaian eta bai zelaietatik kanpo erakusten zuen karisma zela-eta, futbol zaletu askoren idoloa zen.
Zalego txuri-urdinaren artean ezaguna egin zen honako esaldi hau: "No pasa nada, tenemos a Arkonada".
Baloia eta pilota hainbat kirol eta jokotan erabiltzen den bolak dira. Orokorrean esferikoak izan ohi dira, baina badaude beste formaren bat dutenak ere, errugbian adibidez. Gehienak airea erabiliz puztutakoak izaten dira, baina badira trinkoak diren pilotak, euskal pilotan eta hockeyan erabiltzen direnak esaterako.

jueves, 8 de marzo de 2012


Diego Armando Maradona, (Lanús, Buenos Aires, 1960ko urriaren 30a -), ezizenez "Pelusa", futbolari ohi eta entrenatzaile argentinarra da. Historiako futbolari hoberenetako bat izan da, hoberena aditu askoren ustetan. Bere jokalari ibilbidean.Argentinos Juniors, Boca Juniors, Bartzelona, Napoli, Sevilla eta Newell's Old Boysen aritu zen. Garaipenik handienak, bi Scudetto eta UEFA Kopa bat, Napolirekin lortu zituen.Argentinako selekzioarekin 1986ko Munduko Futbol Txapelketa irabazi zuen. Denetara 91 partida jokatu zituen selekzio absolutuarekin eta 34 gol sartu.
Drogamendetasunak askotan lohitu zituen bere garaipenak. 1991n doping kontrol bateankokainarekin positiboa eman ostean, 15 hilabetez futbolean jokatu gabe egon behar izan zuen. 1994an, berriz, Munduko Futbol Txapelketatik egotzi zuten beste positibo batengatik. Futboletik erretiratu eta gero, kokaina eta alkohol kontsumoak osasun arazo larriak eragin zizkion 2010eko Munduko Futbol Txapelketan Argentinako selekzioa zuzendu zuen.


Zinedine Yazid Zidane (Marseilla1972ko ekainaren 23a - ) ainitz alditan Zizou izendatua, frantziarfutbolaria da.
Marseillan «La Castellane» auzoan hazi zen eta aita aljeriar jatorrikoa.

Irabaziak

  • Txapelketak : 506 partida,95 gol
  • Europako kopa : 117 partida, 23 gol
  • Frantziako kopa: 52 partida, 7 gol
  • Frantziako selekzioan: 108 partida, 31 gol
Guztira : 794 partidak, 156 botak edo estatistikan 0,19 gol/partida
2 aldiz munduko koparen finala jokatu zuen eta batean irabazi zuen, 1998 ean.
Real madrilekin erretiratu zen eta titulu asko irabazi zituen europako kopa irabazteko gol arrigarria sartu zuen eta bere azken partiduan burukada galanta eman zuen.


martes, 6 de marzo de 2012


Hendrik Johannes Cruyff edo Johan Cruyff (Amsterdam, Herbehereak, 1947koapirilaren 25a) futbol entrenatzaile eta futbolari ohia da. Munduko futbolari hoberenetarikoa izan zela jotzen da.
1974 eta 1978ko Munduko Futbol Txapelketan txapeldunordea izan zenHerbehereetako futbol selekzio nazionalarekin. Halaber, "Europako futbolaririk onena" izendatu zuten 1971, 1973 eta 1974an.

Jokalariaren ibilbidea

  • 1964–1973 Ajax Amsterdam 240 p (190 g)
  • 1973–1978 FC Barcelona 143 (48)
  • 1979–1980 Los Angeles Aztecs 27 (16)
  • 1980–1981 Washington Diplomats 32 (12)
  • 1981 Levante UD 10 (2)
  • 1981–1983 Ajax 36 (14)
  • 1983–1984 Feyenoord Rotterdam 33 (11)
Guztira: 521 partida (293 gol)


jueves, 1 de marzo de 2012

  Sócrates Brasileiro Sampaio de Souza Vieira de   Oliveira (Belém, 1954ko otsailaren 19a - São Paulo, 2011ko abenduaren 4a), futbolaren munduan Sócrates deitua, brasildar futbolari eta sendagilea izan zen.
Oso famatua egin zen bere penaltiak botatzeko erarekin.
Talde hauekin jokatu zuen:

UrteakTaldeaPart. (golak)
1974–78
1978–84
1984–85
1985–86
1988–89
1989
2004
Botafogo-SP
Corinthians
Fiorentina
Flamengo
Santos
Botafogo-SP
FC Garforth Town
196 (101)
297 (172)
25 (6)
25 (6)
23 (7)
0 (0)
1(0)