Diego Armando Maradona, (Lanús, Buenos Aires, 1960ko urriaren 30a -), ezizenez "Pelusa", futbolari ohi eta entrenatzaile argentinarra da. Historiako futbolari hoberenetako bat izan da, hoberena aditu askoren ustetan. Bere jokalari ibilbidean.Argentinos Juniors, Boca Juniors, Bartzelona, Napoli, Sevilla eta Newell's Old Boysen aritu zen. Garaipenik handienak, bi Scudetto eta UEFA Kopa bat, Napolirekin lortu zituen.Argentinako selekzioarekin 1986ko Munduko Futbol Txapelketa irabazi zuen. Denetara 91 partida jokatu zituen selekzio absolutuarekin eta 34 gol sartu.
Drogamendetasunak askotan lohitu zituen bere garaipenak. 1991n doping kontrol bateankokainarekin positiboa eman ostean, 15 hilabetez futbolean jokatu gabe egon behar izan zuen. 1994an, berriz, Munduko Futbol Txapelketatik egotzi zuten beste positibo batengatik. Futboletik erretiratu eta gero, kokaina eta alkohol kontsumoak osasun arazo larriak eragin zizkion 2010eko Munduko Futbol Txapelketan Argentinako selekzioa zuzendu zuen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario